ralph lauren polos men Merkeena bi onenen artean dago 3tik 1

Gogortasun ertaina eta antzeko prezioa duten zazpi hortz eskuila aztertu dira (horietatik seik 2,50 euro eta 3,21 euro artean balio dute). Reach kalitate orokorrean “oso ongi” lortu duten bietako bat da bestea Licor del Polo da eta, gainerakoak baino merkeagoa denez (1,90 euro), berak du kalitate prezio erlaziorik onena.

Txinan jada XV. mendean hortz eskuilak erabiltzen zirela dakigu. Garai hartan basurdearen lepoko zurdak erabilita egiten ziren. 1937an nylona deskubritu zen, eta material sintetiko horrekin fabrikatzen dira harrezkero eskuila modernoak: hortz oiei eta esmalteari kalte gutxiago egiten die, eta berari esker zabaldu zen erabilera mendebaldean.

Hortzak eskuilatzea hortzetako plakari itsatsita dagoen zikinkeria igurtzi bidez mekanikoki kentzea da, eta hortzetako pasta batez lagunduta egin ohi da. Helburua ahoa janari hondarrez garbitzea eta hortzetako plakako bakterioak deuseztatzea da, horiek lertzoa, kariea eta oietako arazoak sortzen baitituzte. Eskuila ona izateko, zikinkeria ondo kendu baina hortzak errespetatu behar ditu.

Gogortasuna, funtsezkoa Aho mota bakoitzari eskuila mota bat dagokio. “Leunak” dira oiak eta hortzetako esmaltea gutxien zigortzen dituztenak, baina erabilgarritasun laburragoa dute. “Gogorrek” ahalmen erosionatzaile handiagoa dute eta, ondorioz, zikinkeria hobeto kendu eta gehiago irauten dute, baina hortzei desgaste handiagoa egiten diete. Azterketa honetako zazpi eskuilak erdi gogor moduan aurkezten dira, eta mota horietakoak dira gehien erabiltzen direnak. Hala ere, analisiaren ondorioz Lacer “leuntzat” katalogatu behar zela ikusi da, eta ez “erdi gogortzat”; hau da, etiketa okerra da. Gainerakoei dagokienez, Reach eta Oral B gogor samarrak ziren, eta Licor del Polo eta Parogencyl, berriz, leun samarrak.

Lau eskuilak burua babesteko zorroa eskaintzen dute (Reach, Oral B eta Licor del Polo k ez zuten), bostek kirtenean ez irristatzeko sistema ere bazuten, eskuak bustita edukiz gero oso baliagarria (Parogencyl ek eta Lacer ek ez zuten), eta laurek kirten malgua zuten (Reach, Oral B eta Lacer en ez zegoen horrelakorik). Oral B da desgastea adierazteko sistema duen bakarra, hau da, zurda urdin batzuk, eskuilak jada balio ez duenean kolorea galtzen dutenak.

Eskuilen buruek bi forma dituzte: Foramen eta Oral B obalak dira, eta gainerakoak triangeluarrak, baina guztien dute akabera borobildua, ahoan narritadurarik ez sortzeko. Bururik estuenak Oral B (11,9 mm) eta Lacer dira (12,3 mm) (eta, ondorioz, aho barruan errazen erabiltzekoak, atzeko haginetara ere ondo iristen delako), eta zabalenak Licor del Polo (14,1 mm) eta Reach (14 mm).

Zurden kalitatea Hortzetako eskuilen efikazia neurtzeko irizpide nagusietakoa zurden kopurua eta kalitatea da. Burualdean zenbat eta filamentu gehiago egon, hainbat eta handiagoa izango da azalera garbitzailea, eta eskuilatzea eragingarriagoa. Binaca eta Lacer dira zurda sorta gehien duten eskuilak (43na sorta), baina sorta bakoitzean zurda gutxi dute; guztira zurda gehien duena Licor del Polo da, 1.878 zuntz, eta atzetik daude Reach (1.764 zuntz) eta Parogencyl (1.640 zuntz). Foramen ek (1.280 zuntz) eta Binaca (1.290 zuntz) dira zurda gutxien duten eskuilak eta, ondorioz, proba honetan baloraziorik txikiena izan dutenak. Aztertu diren eskuila guztietako bi zurda sortak (kolore desberdinetakoak) ez daude kalitatearekin eta efikaziarekin lotuta: sorta bateko zurdak eta bestekoak berdinak dira, alde bakarra kolore batean eta bestean dagoen kopurua da (Binaca eta Reach izan ezik, horretan ere berdinak baitira).

Zurden luzerak eskuilaren desgastean eta garbiketaren efikazian du eragina. Eskuilak altuera desberdineko zurda sortak baldin baditu, hobeto egokitzen zaio hortzaren formari, eta hobeto iristen da alde kurbatuetara eta hortzen arteko tarteetara. Binaca n eta Foramen en bakarrik dira zuntzak luzera berdinekoak (11 mm), eta horrek eskuilatzeko azalera laua dela esan nahi du, hau da, ez da besteak bezain eragingarria. Gainerako marketan zuntzak luzera desberdinekoak dira. Oral B da atal honetan onena, bere zuntzak neurri desberdinekoak direlako: motzenak 8,2 milimetro eta luzeenak 12,6 milimetro.

Muturretan ertzik gabe Eskuilen fabrikazioan zehar zurdak borobildu eta leundu egin behar dira, muturretan ertz zorrotzik gera ez dadin, horrek zauriak egin baititzake. Eskuila guztiek gainditu dute proba hau, baina alde handiak daude batetik bestera: Licor del Polo, Reach eta Parogencyl markek lortu dute hemen baloraziorik altuenak.

Zaharkitzeari buruzko proban, hiru ordutan eskuila batek normal erabiliz gero hiru hilabetetan jasango lukeena simulatzen da. Reach, Lacer eta Oral B markek desgastearekiko erresistentzia handia dutela frogatu zuten, eta Parogencyl izan zen azkarren zahartu zena. Zurda sortek zikinkeria ateratzeko izan behar duten indarrari dagokionez, berriz, Licor del Polo eta Lacer izan ziren indartsuenak; Binaca, Oral B eta Reach ek “ongi” atera zuten; Parogencyl ek “nahikoa” baino ez zuen lortu, eta Foramen ek ez zuen proba gainditu, arauak eskatzen duen minimoa ere betetzen ez zuelako.

Parametro horiek guztiak kontuan hartuta, eskuilak hiru multzotan sailka daitezke. Hori egiteko, komeni da pauso hauek egitea:

Piezak biko edo hiruko taldetan eskuilatu, poliki, eta ordena jakin bati jarraituta: hasi kanpokoetatik, gero barrukoetatik, eta azkenean mastekatzekoetatik. Garbitu hortzak leunki, goitik behera, mugimendu bertikalak eginez. Eskuila indar handiegiz erabiltzeak hortzetako esmalteari eta oiei min eman eta hipersentsibilitatea sor dezake. Hamabi urtetik aurrera, ahoa hobeto garbitzeko hortzetako zeta erabil daiteke. Garbiketarik garrantzitsuena gauekoa da: lo gaudela listu gutxiago ekoizten dugu eta mihia gutxiago mugitzen, eta horrek bakterio plaka sortzen laguntzen du. Erabili fluorra duten pastak. Esmaltearen egitura sendotzen dute eta karieak sortzeko aukerak %20 eta %40 artean murrizten dira. Gutxienez hiru hilean behin aldatu eskuila.
polo ralph lauren jumper Merkeena bi onenen artean dago 3tik 1